Karl Jaspers
Karl Jaspers | |
---|---|
(1946) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Karl Theodor Jaspers |
Jaiotza | Oldenburg, 1883ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Alemania Suitza |
Heriotza | Basilea, 1969ko otsailaren 26a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Friedhof am Hörnli (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gertrud Jaspers (en) |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Heidelbergeko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Doktorego ikaslea(k) | Jacob Marschak (mul) |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Franz Nissl (mul) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, psikiatra, medikua, teologoa, unibertsitateko irakaslea, idazlea eta psikologoa |
Lantokia(k) | Heidelberg |
Enplegatzailea(k) | Heidelbergeko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Kidetza | Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientzia eta Humanitateen Heidelbergeko unibertsitatea |
Karl Jaspers (Oldenburg, Alemania, 1883ko otsailaren 23a - Basilea, Suitza, 1969ko otsailaren 26a) psikiatra eta filosofo existentzialista izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzenbide-ikasketak egin zituen eta medikuntza-doktoretza lortu zuen 1909an. Hurrengo urtean Heidelbergeko psikiatria-klinikan hasi zen lanean. Hango unibertsitatean psikologia -irakasle izan zen eta Basileako unibertsitatean katedra lortu zuen 1949an. Psikologia ikasten hasi zenean sortu zitzaion filosofiarako zaletasuna; bere filosofian, metafisika tradizionalaren kontra, izakiaren zentzua gizakiaren baitan dela baieztatzen du, izakiak ez duela zentzurik bakartua hartzen bada, eta filosofiaren metodoa ez dela analisi objektiboa eta arrazionala, esperientzia existentziala baizik. Gizona bizipenen bidez iristen da gizon izatera, komunikazioaren bidez, ez bakartua. Ideia horiek bereizten dute beste filosofo existentzialistengandik.
Lan nagusiak: Allgemeine Psychopathologie (1913, Psikopatologia orokorra), Psychopatologie der Weltanschauungen (1919, Mundu kontzepzioen psikopatologia), Vernunft und Existenz (1955, Arrazoia eta existentzia), Von der Wahrheit (1946, Egiari buruz), Der philosophische Glaube angesichts der Offenbarung (1962, Filosofia sinesmena eta errebelazioa).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karl Jaspers |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.